XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurrerago IN, ANO, ANA, OÑO, ONA eta ANIA atzizkiak aitatzen ditu.

Guztiak dira latiñetik sortuak.

IN eta ANO ez direla AIN atzizkiaren aldaketa bat besterik; ANO aldatzen dala AUN egiteko: Atanoampgt;Ataun, Etxanoampgt;Etxaun, Elkanoampgt;Elkaun...

Oien antzekoak esaten ditu ANGO, IZ, EZ eta OZ atzizkieri buruz ere.

Naiko korapillo badago tartean emen askatzen asteko.

Eta, beste gabe goazen aurrera.

ERROMATARRAK AKITANIA'N.

Erroma uri bakar bat zan, besterik gabe.

Barruko indarrak Latio deritzan bere inguruan zabaldu zitun eta andik sortu zan Latin-izkera, Latio'ren mintzaira.

Italia osoan zear bere erroak luzatu zitun Mediterraneko itxaso-ertzetik aurrera.

Oietako lerro bat zan Via Aurelia, Erroma'tik Tarragona'raiño luzatzen zana.

Ara eldu orduko, lerro bat ateratzen zuen Narbona'tik Tolosa'ra eta emendik Burdeos'era.

Bide onetatik sartu zan Erroma Akitania'ko Euskalerrian.

Besoak zitun lerro onek egoalderuntz bat baño geiago, Tarragona'tik zetozen bideekin elkartzen ziranak, Pirenee-mendietan zear.

Orduko Euskalerri luze eta zabala, ertz guztietatik zegoen bidez lotuta; orrela, sarrera-mota guztietako ateak irikita zeuden.

Andik aurrera edozein sartu zeikean bide oietatik; orregaitik jaso zituzten erromatarrek mendi-muiñoetan oppida izenezko gaztelu sail bat.

Bide-gurutzeak baziran bat baño geiago bide-lerro oietan; guk, ordea, bat izango degu begien aurrean: Legdunum Convenarum, gaur eguneko St. Bertrand de Comminges.

Estrabon eta Cesar historiagille erromatarrek ez digute euskeraren berririk zuzenean eman, baña bai zearka.

Auxe esaten digute: Pirinee-inguruko erriek mintzaira berezi bat zutela, inguruko errien mintzairatik apartekoa.

Mintzaira ori euskera zan.

Ez erromatarren garaian bakarrik, baita gerora ere aiek aldendu ezkeroz.

Aran deritzan aranak eta bestealdetik dauden Ribagorza eta Pallares (Lerida) Pirenee'ko aranek X'garren eunkian, euskera utzi eta katalana artu omen zuten zuzen-zuzenean erderarik gabe.

Valle de Aran orren Pirenee-mendiko gaillurrean sortzen da Burdeos'en amaitzen dan Garona ibaia.

Bien bitartean mako aundi bat egiten du Frantzia'n zear ibaiak, eta mako orren barruan dago Novempopulania, Gazkuña eta Guyena izenak izan dituen Akitania.

Erromatarrek bazuten jainkoei eta ildakoei arlosa eta aldarak jasotzeko oitura.

Euskalerri osoan daude: Bizkaia eta Gipuzkoan gutxi, Araba eta Naparroan asko; baña, bitxienak Akitania'ko Pirenee-mendietan daude.

Auetakoak batzuek Erroma'ko jainkoei eskeiñita daude, beste batzuek jainko euskaldunei; badira ere biei naastean eskeiñitakoak ere.

Arlosa eta aldara oietan daude idatzirik aurkitzen diran euskal-itzik zaarrenak.